XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenbiizi ikastola nagusi oiek ahal aiña Europakoen mailletaraño jasotzen saia bear degu.

Fisika eskola garaia, adibidez, gurean itxuraz jasotzea, gauza gaitza deritzait.

Laboratorioak eta maisuak dirupilla izugarriak kostatzen dira, Ta errialde txiro edo txikiek orrelakorik pentsa ere egiteko, naitaez beste erriekin batartu bearra daukate.

Europaren alkartasunak emen ere, beste alor aunitzetan bezela, aurrerapide egokia ekar lezake.

Jendetzaren eta berrikuntzaren aldetik, bada, onuragarria izango dugu Merkatu Komunari egoztea.

Luzarora eta erabaterako gainbegiratuan, baita ere gure gizarte taldeak, langilleak, enpresagizonak, pentsalariak, eraberritzeko eta indartzenagotzeko izango ote den azter bearra dago.

Gure gizarte taldeak beste europako taldeekin bekaldatuz, eta analisa zeatza egiñaz, froga diteke baita ere onuragarri baiño ez litzaigukela izanen alde ontati ere Europako gurdian sartzea.

Asieran esan dut intres bakartxoari eta bakoitzari soegiñaz ez dutala aztertuko arazoaren alde on eta gaitzak.

Onek ez du esan nai iñolaz ere, luzarora bakarrik neurtu bear diranik ondorioak.

Gerra irabaztea da gudaburuzagien estratejia, bañan gidari onak begiratzen dio sarraskian ahal den mutil gutxiena galtzeari.